Pareko leihotik
Noiz izan zen oso ondo gogoratzen ez badut ere, handik honuntza gentozen batean, trago batzuk hartzeko asmoz, Benta zahar batera sartu ginela daukat buruan. Zulo hartan kantuan zebilen batek zera bota zuen:
ta begiratu arren hara behin ta berriz
gure leiho ertzetik ez da ikusten Paris.
Leihoak begiratzeko dira. Begiratzeko eta ikusteko. Leihoari begiratu eta barrendik kanpokoa ikusten dugu. Baita kanpotik barrengoa ere. Eta batzuetan bien arteko nahasketa polit bat.
Baina kantuan zebilen hark arrazoi zuen; Hemendik ere ez da Paris ikusten. Eguna leihotik begira pasatzen badut ere, ez dut Paris ikusten.
Behin izan nuen zortea. Oporretan, Eiffel dorrearen azpian, Carlton Hotelaren aurreko parkingean lo egin genuen hartan izan zen. Goizean esnatu, furgonetako leihotik begiratu eta kanpoan Paris zegoen.
Ordutik leihotik begira pasatzen dut eguna ea Paris ikusten dudan, eta ikusi ez badut ere mundu bat topatu dut. Mundu bat kanpoan eta mundu bat barruan, batzuetan elkartu egiten direnak.
Leihotik ikusten dudana erakusteko ahalegina egingo dut.
argazki oso polita.
Nire leihotik beti berdina ikusten det.usainak, koloreak..denak berdinak dira. Barruko eta kanpoko munduak batu ahal balira nire leihotik begiratzen dudan bakoitzean…
Ez naiz ausartzen gehiegi sartzera (herri hontako jende batek leiho estuak ezagutuak bai ditu), baina apostu egingo nuke leiho hortatik ikusten dena ere mundu bat dela. Ondo begiratu, agian halako batean Paris edo gertuagoko herriren bat ikusiko duzu.
Zure aholkua kontuan izanda pertsiana jetsi gabe lo egitea erabaki dut…momentu hori noiz izango zain.
Jakinaraziko dizut.
[…] Hau guzia hasi zenetik, jada 100 bider begiratu dugu leihotik beretik. Beno, begiratu, gehiagotan begiratu dut, baina 100 aldiz partekatu dut zuekin bertatik ikusitakoa, eta konturatuko zinetenez oraindik Paris atzaman gabe jarraitzen dut. […]